''Hats-Arte'' hatsegingarri bat

Udagaraiko errealitate bero eta iheskorrarenaren erdian,
lehen ''Hats- Arte'' erakusketak, gure barnean, oiartzun
fresko ,ezti, eta, emankor bat utzi digu (ez duguna segur, ahantziko) .
Eskerrak, zango puntetatik buruko azken iletxoeraino,
parte hartu duten guziei ***** Askorekin astia hartu dugu,
naturaren erdian , eguzki erretzaile bai berdin euripean,
ibiladi bizkorgarri batzuen egiteko,
zonbaitekin ere , bazkaldu dugu Larraldean, maitaleek elkarrekin
sortzen duten alegerazko modu batetan..
Maddi Andueza, Ennio Oinatz Cantella-Andueza, Maddi Zubeldia -ri esker , abesti amultsu -

musikatu pieza dibino- batzu entzunez , erakusketako obra guzietatik jariotzen ziren usainak, 

erranahiak, itxurak partikatu ditugu ....gozamen osoan,...dantzan hasi arteraino....
''Hats-Arte'' ekimena joan da bere oiartzun guziekin....
ezpazioan...orai...oxala....bide egin dezala'' Hatsa'' -ren olerki ororekin batera !
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin
****''Hats-Arte''erakusketan parte hartuko dutenak :Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi 

Andueza, Iñaki Bastarrika, Beratarbide Idoia, Mikel Dalbret, Juan-Manuel Galarraga, Itziar Gomez,

 Cantella-Andueza Ennio, Gustavo Cantella, Goitia Koldo, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Iturrioz

 Manuel, Jimenez-Maia Josu, Gabriel Korta-Rekarte, Jokin Lasa eta Miquel Saumell, Ainara Maia

, Maite Ramos-Fernandez, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora, JoseMari Zendoia, Maddi Zubeldia .

Argazkiak:




















 http://www.berria.eus/paperekoa/1757/023/001/2016-08-10/poesia_modu_askotan_eman_eta_jasotzeko.htm 


"Hats-Arte"-Senpere Larraldean

Ikusiz ,'' Hatsaren Poesia'' urteroko olerki liburuan, parte hartzen dutenen artean, asko artista badirela.... izan...: margolari, argazkilari, zizelkari, abeslari, musikari, antzerkilari. eta abar ....Hatsa elkarteak , aurten, bere kideekin , lehen aldiz talde-animazio-erakusketa bat , deitua ''Hats-Arte'', egituratu du . Hau, iraganen da Senpere Larraldean: Abuztuko lehen 3 aste buruetan :
**5-6-7 **12-13-14 ***19-20-21**Erakusketaz gain, 2 Larunbat goizez 13an eta 20ean,  oinezko ibilaldi bat Senpereko xendretan barna eginen da  ****(ohar inportantea Beherago)

 eta gero, Larraldean, parte hartzale guziekin , arratsaldean, bazkari -animazio-poesia giro bat sortuko. Erakusketaz gain, beti Larraldean :

--Abuztuaren 13an, erakutsiak izanen dira arratsaldeko 5 etan : Josu Jimenez-Maiaren ''Orbel azpiko haikuak'' eta Hatsa elkartearen 'olerki bustiak 2016' bideoak --Abuztuaren 20ean Maddi Zubeldiak arratsaldeko 5etan berak sortutako abesti batzu emanen ditu eta Maddi Andueza'k larunbat arratsalde batez, biolin pieza bat edo bi interpretatuko.

''Hats-Arte''erakusketan parte hartuko dute :

Titto Aguer, Agurtzane Anduetza, Maddi Andueza, Iñaki Bastarrika, Beratarbide Idoia, Mikel Dalbret ,Juan-Manuel Galarraga, Itziar Gomez, Cantella-Andueza Ennio, Gustavo Cantella, Goitia Koldo, Imanol eta Joan Mari Irigoien, Iturrioz Manuel, Jimenez-Maia Josu, Gabriel Korta-Rekarte Jokin Lasa eta Miquel Saumell, Ainara Maia, Maite Ramos-Fernandez, Salamero Andoni, Maite Toledo, Carmen Valois, Auxtin Zamora, JoseMari Zendoia, Maddi Zubeldia .

****

Ohar inportantea 

                        Ohar inportantea

                                                             Ohar inportantea :


Oinezko Ibilaldien abiapuntua (13an eta 20ean)  9ak/ 30etan Larraldean)Bazkariarentzat , eskatzen dugu nor berak bere janaria ekartzea 



*********************************


''Hatsaren Poesia 2016''  egunean parte hartu duen taldea