Iruñean,"Maiatz"-en solasaldietan arduradun izan direnen argazkiak




''Baiona eta Iruñea 'arteko literaturaldiaren lehen partea,Iruñeako hirian iragan zen, Maiatzaren 16an.
Hastapen batean, Enrike Diez de Ulzurrun, gidari historiozale aditua, segitu ginuen , Nafarroako Artxibategia, Andre Maria Erreginaren katedrala, Udaletxea, Kondestablearen jauregia inguruetan barna , nun nahi zituela 'magia'lari bat bezala, bere motxila sorgindutik, nafartar idazle ezagutuenen aspaldiko liburu batzu jalgitzen. Aukeratuak zituenetan zonbat asko gordinak izanez , haukien inspirazioz, Sustrai Colina, eta Saioa Alkaiza pertsulariek, finezia goxoz eta dakiten ironiarekin ezin hobeki umoreztatu gintuzten.
Geldi aldi bat egin zen gero,'' Karrikiri'' elkartearen liburutegian, nunbait, oraiko literaturaren sorkuntzari bisita bat egiteto.
Laister denbora iragan zen, eta Kondestablearen jauregian, 'idazle manant'eak bezala 19etan sartu ginen,.Hor 2 orduz testo bikainak irakurri ziren. (Hauk, datorren Maiatz aldizkarian agertuko dira). Edmundo Lacasta eta Eñaut Etxamendiren abestiek bihotz zolaraino hunkitu gintuztenekin ekimena ,ez ohart batean, bururatu zen.
Azkenik, Zaldiko Maldiko elkartearen etxean izigarri ongi eta giro goxoenean denek afaldu ginuen !
Eskerrak bihotzetik deneri !

Hatsa elkartearentzat :
Auxtin Zamora
.

Parte hartzale guziak :
Saioa Alkaiza, Jon Alonso-Fourcade, Koldo Ameztoi, Agurtzane Anduetza, Joseba Aurkerenena, Axun Zelai, Josetxo Azkona, Santi Begirastain- Madots, Sustrai Colina, Eric Dichary, Inma Errea, Enrike Diez de Ulzurrun, Juanluis Etxaburu(Ondarru), Eñaut Etxamendi, Luzien Etxezaharreta, Jose Angel Irigarai, Josu Jimenez-Maia, Eduardo Lacasta( Edmundo Lacort), Ainara Maia, Mayani Lissar, Juankar Mugartza, Joxemari Sestorain, Mikel Taberna, Marikita Tambourin,Auxtin Zamora .