OMENALDI-IRAKURRALDIA Ainara Nazabal Iraola zenaren omenez

Heldu den asteartean irakurraldi poetiko bat eginen dugu eta gonbidatuta zaude olerki batzuk irakurtzera.
Joan den udazkenean 40 urte inguruko neska bat, auzokoa hil zen, lanaren eta estuasunen zama handiak eraginda, eta bere burua urtegiratu zuen.
Ama ezagutzen dut eta saio hau prestatu dugu. Andoni, Gabriel, neu gaude oraingoz eta pentsatzen dut neskaren lagunek ere parte hartuko dutela.
Oraingoz hauxe, ongi izan.

iñk(Iñaki Bastarrika Izagirrei.bastarrika@gmail.com)


OMENALDI-IRAKURRALDIA

Ainara Nazabal Iraola zenaren omenez

In memoriam


Beasain

Ttiklik elkargunea  Zelaeta berri plaza 3                 

Otsailak 7 (arratsaldeko 7etan)

2017


Sailak garbi edukitzea zuen maite.
Belar txarrak biltzea, bere baitan erretzeko.
Asko besterenak ziren.
Hainbesteko erraloa egin zuen
eguzki bat egin zitzaion barruan.
Eta uretara eraman zuen itzaltzera
gu kiskal ez gintezen.
Daisuke
Ainara Nazabal Iraola (In memoriam)