''Iruñea-Baiona'', 'Maiatz''-en 2 garren solasaldiak( argazkiak)



''Bis repetita placent''

            Horazio olerkariak zion bikoiztu ekintzek plazerra sortzen zutela.
Maiatzaren 25ean, Iruñea eta Baiona arteko 'Maiatz''-en solasaldien bigarren ekimena, Iruñean bezala, Baionan ere, molde lasai eta maitagarri  batean iragan zen.
Iruñean bezala ere, hiri erdian itzuli bat egin zen, 'Maiatz'en burua, eskua, bihotza, arnasa den Luzien Etxezaharreta-ren pausueri jarraikiz, bai, eta, Laka eta Maddi Sarasua pertsulariek asmatu ixuri-hitz freskoak entzunez.
            Lapurdiko hiri nagusiaren karriketan, ehunka, milaka ibili diren pertsonen artean, hor ote ziren, Luzienek oihartzunarazi zizkigun: Xaho, Piarres Lafitte, Victor Hugo...eta beste... ?
Bai  seguraski....oraino 'Maiatz' en argitalpenetan  eta beste hainbeste liburu idatzietan, euskara bizi denaz geroz  !
           Zuhigaraitxipi eta itsasoko gizonen omenez, Josebak Aurkerenak idatzitako olerki bat, berak, abestu ondoren, ' Maiatz'en egoitzari bisita bat egin zen, bere barnean daukan ekoitzpen aberatsez  ideia bat egiteko.
          Ekimena, Euskal erakustegian bururatu zen. Hor, '
'Hatsaren olerki bustiak 2016'' bideoaren parte bat, Joseba Aurkerenena, Marikita Tambourin, Auxtin Zamora-ren laguntzarekin erakutsia izan zen ; Edmundo Lacort abeslariak,  boz sarkor eta artistikoki hildokatuarekin, Mikel Laboaren bi kantu, eman zituen ; Itxaro Borda-k eta Joxemari Sestorain-ek "'itzulpegintzaz'' egin burutazioak, alaiki eta zuzenki  partikatu zizkiguten; azkenik, Juankar Mugartza-aurkezturik , Iruñeko idazleen irakurketaren  txainda izan zen; hor  parte hartzen zutelarik deplauki: Agurtzane Anduetza, Ainara Maia, Jose Angel Irigarai, Josu  Jimenez, Juankar Mugartza, Josemari Sestorain-ek, bai eta, Karrikiri elkarteak ere,  Juanluis ''Ondarru'k, Iruñeatik ekarri, nafartar idazleen liburu guziekin .         

          Goraintziak, hurbiletik edo urrundik  parte hartu duteneri. Orai, nahiko ginuke jakin, ean, datoren urtean , "Erdizka eta hiru''-''Dobla eta hiru'',oraino ''Iruñea-Baionaren ' arteko  pausuak bigarren aldi batez  dantzatuko  ote  diren ?

                                  Hatsa elkartearentzat,
                                       Auxtin Zamora

Euskal Erakustokia aintzinean


Josu Jimenez-Maia, Emilio Lopez, Juanluis Etxaburu, Juankar Mugartza


Joseba Aurkerenena abesten 

Errobi bazterrean


 Laka eta Maddi Sarasua pertsutan




Joxemari Sestorain, Itxaro Borda, Luzien Etxezaharreta

Juankar Mugartza

'Maiatz' en  egoitzako artxibategian Edmundo Lacort, Eric Traonmilin eta Josu Jimenez-Maia

Victor Hugo-ren aipatzen

Euskal  Erakustokian
Cordelier karrikaburuan, Xaho, Piarres Lafitte aipatzen....


'Plaxot' enparanzan, erromanako aztarnak aipatzen



Passemillon karrikan, ''Maiatz''en egoitzaren  barnean


Eric Dichary Luzien Etxezaharreta


 Xipri Arbelbide eta Piarres Aintziart


 Agurtzane Anduetza lagun batekin

Joseangel Irigarai

Edmundo Lacort Abeslaria

Josu Jimenez-Maia
Ainara Maia