"12 zm ERAKUSKETA 2016" Imanol Irigoien

Lagunok:


Erakusketa kolektibo berezi baten berri eman nahi dizuet, azken urteotan egin ohi dizuedan bezala: Pasaiako eta Hendaiako Udalek "12 zm ERAKUSKETA 2016" izenburupean antolatzen dutenarena. 
(Izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen aldeek –markoa barne– ezin gainditzerik izango dute 12 zm-ko neurria.) 

Aurtengoa 21. edizioa izango da.

Erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan ikusgai egongo da 2016ko abenduaren 16tik 2017ko urtarrilaren 15era arte, eta ondoren Hendaiako Mendi Zolan Kulturgunean, urtarrilaren 23tik otsailaren 13ra bitartean

Erakusketa bitxia dela gogorarazten dizuet, biziki gomendatzen dizuedana (antzekorik, Pasaia eta Hendaiaz kanpo, ez dut inon ikusi): aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek gozatzeko aukera paregabea eskainiko dizuete, nik uste, bertara hurbiltzerik duzuenoi. 

Bertan bi lantxoekin (*) hartuko dut parte, biak ere akrilikoz eta tintaz egindakoak.  

Esan gabe doa, zuen esanetara naukazuela, nahi duzuen azalpen edo esplikazioetarako. 
(Inork erakusketara joaterik nahiko balu, prest nengoke elkarrekin joateko.)

(*) - "1. DANTZARI AKROBATA (H. Matisse gogoan)"; AKRILIKOA + TINTA; DM TAULA, 12 x 12 zm; eta     
     - "2. DANTZARI AKROBATA ("         "           "       )"; AKRILIKOA + TINTA; DM TAULA, 12 x 12 zm. 

Imanol Irigoien 
(2016ko abendua)